XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zein Zeinegaz Kostaldean batez ere, edari ezaguna da txakolina.

Bakion, Getarian eta Zarautzen egiten da.

Bizkaian gorria ere egiten da.

Gipuzkoakoa, ostera, zuria da.

Hamarren bat egongo gara txakolina egiten.

Baina hortik bakarrik ez gara bizi, baserriko beharretan ere ibiltzen gara esan deusku Getariako Gaintzak.

Zenbat litro egiten dabezan eta zenbatean saltzen daben ez dago jakiterik.

Ez dakigu. Zer urte dan, zenbat mahats dagoan, urterik urtera gorabehera haundiak izaten dira, erantzuten dabe.

Bakoitzak bere sekretuak kolkoan gorde nahi dauz, badaezpada ere.

Laguntzen baino kentzen seguruago etorriko jakuz dinoe.

Pilarika aldera hasten dira mahatsa batzen eta dolarean estutzen.

Depositoetan egun batzuk euki eta upeletara, barriketara aldatzen dabe mahatsaren zumoa.

Otsailean botiletan sartzen dabe.

Getariarrek esan deuskuenez, gero eta eskari haundiagoa dago.

Alkarte eta taberna askotatik heltzen da eskaria.

Bazkal aurretik txakolina edaten dauan edalerik ere badago.

Buruko mina emoten badau ere, txakolin freskoa ederto sartzen da.

Sukaldaritzan ere erabiltzen da, arraina prestatzeko berebizikoa ei da.

Getariako jatetxerik ezagunenetako batean, txakolina erabiltzen eban etxekoandreak.

Halan ere, gitxitzen doaz mahastiak.

Gaurregun, Bakion, Getarian eta Zarautzen egiten da.

Ipar Euskadin ere badago mahastirik, Nafarroa Behera aldean.

Irulegiko ardoak ere nahiko bereziak dira.

Baina ez dabe txakolinik ataratzen.

Dana dala, aldaketa handirik ez badago, txakolinak ez dauka etorkizunik.

Izan ere, lan haundia dauka mahastiak, eta sasoiz kanpoko leia edo harria nahikoak dira mahatsmordo eta garau guztiak alferrik galtzeko.